Tokiko energia-komunitatea
sustatzea

Europako araudiak energia-kontsumitzaileak ahalduntzea du helburu, eta uste du erkidego-sistemak hori sustatzen duela, kontsumitzaileak gaitzen dituelako eta energiaren merkatuan gehiago parte hartzeko beharrezko tresnak ematen dizkielako, modalitate berriak barne. Horrela, Batasuneko herritarrek elektrizitatearen barne-merkatuari etekina atera diezaioten eta Batasunak energia berriztagarrien arloan dituen helburuak lor ditzaten lortu nahi da.

Testuinguru horretan, Barakaldoko Udalak tokiko energia-komunitate baten edo gehiagoren garapena sustatu nahi du, udal-eraikin batzuen estalkien erabilera lagata, horien gainean instalazio fotovoltaiko bat egiteko, partekatutako autokontsumorako baldintzak betetzen dituena.

Zehazki, Udalak lagatako eraikin publikoen hamar estalkitan panel fotovoltaikoak jartzea aurreikusten du proiektuak. Horrela, herrian energia garbia bermatuko da, CO2 isurketak murriztuko dira eta 850 familia eta denda txikiren argindarraren fakturan % 25 aurreztea lortuko dela aurreikusten da.

home barakaldo proyectos 19

Herritarrentzako onurak

  • Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea.
  • Energia elektrikoaren kontsumoan aurrezpen ekonomikoa.

Lerrokatze estrategikoa

Proiektu hau honako esparru estrategiko hauen helburuekin bat dator:

Espainiako Hiri Agenda

Bultzatu 2050

Bultzatu eus-06

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Ezagutu proiektu estrategiko gehiago

LogosUE
Skip to content
Barakaldorentxokoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.