Barakaldoko bigarren hiri eta gizarte eraldaketa handia egituratzeko, Udalak Hiri Agendaren proiektuaren bigarren fasea abiarazi du.
Hiri Agenda Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuetatik sortutako esparru estrategikoa eta metodologikoa da. Helburu estrategiko zehatz batzuetan oinarritzen da, eta hiri bakoitzak bere egiten ditu, bere lehentasunen eta beharren arabera.
2020an, Barakaldo bere Hiri Agendaren proiektua lantzen hasi zen. Bertan, Espainiako Hiri Agendak (EHA) proposatzen dituen 10 helburu estrategikoekin eta Euskadiko Hiri Agendak (Bultzatu 2050) jasotzen dituen 8 lehentasun estrategikoekin lerrokatu du bere lan-plana.
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Barakaldoko Hiri Agenda Espainiako Hiri Agendaren proiektu pilotu gisa hautatu du, proiektuaren kalitate, berezitasun eta eredugarritasunagatik.
Lehentasun horiek kontuan hartuta, udalerriaren errealitatea islatzen zuen diagnostiko bat egin zen, erronka nagusiak biltzen zituen formulazio estrategikoko prozesu bat gauzatu zen, eta 50 hiri-proiektu inguru biltzen zituen Ekintza Plan bat diseinatu zen.
Horietatik udalerriarentzat estrategikoak ziren bederatzi proiektu zehaztu ziren.
Orain, Udala Barakaldoko herritarren esku jartzen da jarduera-proposamen zabal batekin: proiektu estrategikoei buruzko informazio-hitzaldiak, proiektuak ezagutzeko tourrak, parte hartzeko tailerrak, etab.
Proiektua herritarrei zabaltzen zaie, Udalean egindako lana kontrastatzeko eta barakaldarren ekarpenekin eta ikuspegiarekin aberasteko.
Aurretiazko Ekintza-Plana egin ondoren, ondorengo 11 proiektu estrategiko hauek zehaztu ziren, euren izaera eraldatzaileagatik.
Barakaldoko Hiri Agendaren proiektuari eta hau osatzen duten faseei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, hemen deskargatu ditzakezu dokumentuak.
Tourrak Barakaldoko auzoetan zehar egin diren ordu eta erdiko ibilaldiak izan dira. Bertan, Hiri Agendak hirian izango duen eragina ezagutu eta 9 proiektu estrategikoak zeintzuk diren jakiteko aukera egon da.
Hitzaldietan proiektu estrategiko bakoitzari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko aukera egon da. Udalerriko toki jakin batetik abiatuta, proiektu bakoitza zertan datzan, zer helburu dituen eta herritarrei zer onura ekarriko dizkien azaldu dira.
Jarduera guztietan Barakaldoko merkatuan kontsumitzeko erosketa bonuak zozketatu dira.