cropped-Logo_BK_AgendaUrbana_blanco_pq-1

Irisgarritasun
unibertsala

Proiektu hau udalerriko eremu eta ingurune guztietan irisgarritasuna hobetzearen aldeko apustu sendoa da, pertsona guztientzako aukera-berdintasunerako eskubidea gauzatzeko. Horretarako, Udalaren Irisgarritasun Plana egitea aurreikusi da, eremu hauetan irisgarritasuna bermatu eta sustatzeko:

• Bide eta espazio publikoak

• Eraikin publikoak

• Garraio-azpiegiturak

• Komunikazioa: bai aurreko hiru eremuei dagokiena, bai udal-informazioko sistemetan erabilitakoa (webgunea, sare sozialak), bai Udalak herritarrei egiten dien edozein komunikazioetan (baimenak, gutunak, tasak, udal-egunkaria, informazio-panelak).

Kokapena

Herritarrentzako onurak

  • Oztopo fisikoak, sentsorialak eta kognitiboak kentzea.
  • Hiri-ingurunearen kalitatea hobetzea, erosotasunari eta segurtasunari dagokienez.

Lerrokatze estrategikoa

Proiektu hau honako esparru estrategiko hauen helburuekin bat dator:

Espainiako Hiri Agenda

Bultzatu 2050

Garapen Jasangarrirako Helburuak

  • Kolektibo kalteberenen gizarte-inklusioa hobetzea.

Ezagutu proiektu estrategiko gehiago

LogosUE
Skip to content