Proiektu hau udalerriko eremu eta ingurune guztietan irisgarritasuna hobetzearen aldeko apustu sendoa da, pertsona guztientzako aukera-berdintasunerako eskubidea gauzatzeko. Horretarako, Udalaren Irisgarritasun Plana egitea aurreikusi da, eremu hauetan irisgarritasuna bermatu eta sustatzeko:
• Bide eta espazio publikoak
• Eraikin publikoak
• Garraio-azpiegiturak
• Komunikazioa: bai aurreko hiru eremuei dagokiena, bai udal-informazioko sistemetan erabilitakoa (webgunea, sare sozialak), bai Udalak herritarrei egiten dien edozein komunikazioetan (baimenak, gutunak, tasak, udal-egunkaria, informazio-panelak).
Kokapena
Herritarrentzako onurak
Oztopo fisikoak, sentsorialak eta kognitiboak kentzea.
Hiri-ingurunearen kalitatea hobetzea, erosotasunari eta segurtasunari dagokienez.
Lerrokatze estrategikoa
Proiektu hau honako esparru estrategiko hauen helburuekin bat dator: