cropped-Logo_BK_AgendaUrbana_blanco_pq-1

Ibaiak
birnaturalizatzea

Barakaldo hiru ibairen artean kokatu dago: Kadagua, Castaños eta Nerbioi itsasadarra. Hala, udalerria, neurri handi batean, ibai-korronte horiek eta herriko industria-garapenak, urbanizazio-prozesuek eta ibai horien eraldaketan eragina izan duten azpiegitura anitzek mugatzen dute.


Hiri-garapenak ibaiei bizkarra eman die, eta horiek bazterreko eta abandonatutako eremuak bihurtu dira, non giza jardueren hondakin-urak gelditzen ziren. Horregatik, beharrezkoa da naturgune horiek ikuspegi integratzaile batean oinarrituta berreskuratzea eta Barakaldotik igarotzen diren ibaiei lotutako ekosistemaren paisaia-egitura handiaren funtzio naturala hobetzea, bereziki Castaños ibaian eta Galindoko itsasadarrean.


Ibaien ingurumena hobetzeko proposatutako konponbideek espezie inbaditzaileak, motordun trafikotik datorren zarata edo mugikortasunerako oztopoak desagerraraztea dute helburu. Hala, ibai-sarearen eta haren hurbileko ingurunearen paisaia eta ingurumena hobetzeko hainbat ekintza garatuko dira.

Kokapena

Herritarrentzako onurak

  • Eremuko ingurumena eta ekosistema hobetzea.
  • Ibai-ekosistemak eskaintzen dituen erregulazio-zerbitzuak hobetzea: airearen kalitatea hobetzea, klimaren erregulatzea, bero-uhartearen efektua murriztea, uraren zikloa erregulatzea edo gaixotasunak eta izurriak kontrolatzea. 

Lerrokatze estrategikoa

Proiektu hau honako esparru estrategiko hauen helburuekin bat dator:

Espainiako Hiri Agenda

Bultzatu 2050

Bultzatu eus-03

Garapen Jasangarrirako Helburuak

  • Hiri-ingurunean kalitatezko naturaguneak eskuratzea.

Ezagutu proiektu estrategiko gehiago

LogosUE
Skip to content