Barakaldo hiru ibairen artean kokatu dago: Kadagua, Castaños eta Nerbioi itsasadarra. Hala, udalerria, neurri handi batean, ibai-korronte horiek eta herriko industria-garapenak, urbanizazio-prozesuek eta ibai horien eraldaketan eragina izan duten azpiegitura anitzek mugatzen dute.
Hiri-garapenak ibaiei bizkarra eman die, eta horiek bazterreko eta abandonatutako eremuak bihurtu dira, non giza jardueren hondakin-urak gelditzen ziren. Horregatik, beharrezkoa da naturgune horiek ikuspegi integratzaile batean oinarrituta berreskuratzea eta Barakaldotik igarotzen diren ibaiei lotutako ekosistemaren paisaia-egitura handiaren funtzio naturala hobetzea, bereziki Castaños ibaian eta Galindoko itsasadarrean.
Ibaien ingurumena hobetzeko proposatutako konponbideek espezie inbaditzaileak, motordun trafikotik datorren zarata edo mugikortasunerako oztopoak desagerraraztea dute helburu. Hala, ibai-sarearen eta haren hurbileko ingurunearen paisaia eta ingurumena hobetzeko hainbat ekintza garatuko dira.
Proiektu hau honako esparru estrategiko hauen helburuekin bat dator: