Udalak Barakaldoko Hiri Agendaren proiektua aktibatu du hiriaren bigarren hiri eta gizarte eraldaketari modu integralean ekiteko.
Proiektu handi honek herritarrak erdigunean jartzen ditu. Beraz, haien parte-hartzea funtsezkoa da, eta horretarako hainbat bide aktibatu dira. Helburu nagusia hau da: Barakaldon bizi diren, lan egiten duten eta euren etxe gisa sentitzen duten pertsonek sortu nahi duten udalerriari buruzko iritziak, hausnarketak, beharrak eta ideiak partekatu ahal izatea.
Online parte-hartzea
Zuen ekarpen guztiak ezinbestekoak dira Barakaldok hiri bizia izaten jarrai dezan; harro sentiarazten gaituen hiria. Herritarrek pentsatu eta hobetutako hiria.
Hurrengo galdetegiaren bidez, Barakaldoko Hiri Agendaren egungo proiektuei buruzko iritzia eman ahal izango duzu. Horrez gain, zure ustez kontuan hartu beharreko proiektu berriak proposatu ditzakezu ere!
Aurrez aurreko saioak dira, Barakaldoko Hiri Agendaren ardatz estrategikoei buruz gogoeta egiteko eta iritziak trukatzeko: mugikortasun jasangarria, irisgarritasuna, kultura, natura, inklusioa, energia-eraginkortasuna, segurtasuna, etab.
Euskaraz zein gaztelaniaz egin diren focus groupak udalerriko publiko eta kolektibo guztiei zuzenduta egon dira, eta lan-dinamikak kasu bakoitzaren arabera egokitu izan dira.
Ondorengo talde hauekin egin dugu lan: adinekoak, gazteak, haurrak, emakumeak, eragile ekonomikoak, etab.
Egindako tailerrak
TALLER
14 de junio | 10:00 - 11:30
Personas mayores (Lagunkoia)
Edificio del CIS Centro Integración Social Barakaldo (3ª planta, espacio Giltzarri)