Munoa Finka Barakaldoko ondare-altxor nagusietako bat da. Azken mendeetan bere historiaren lekuko izan da, landa-eremutik industriarako trantsizioarena, bai eta gaur egun ezagutzen dugun udalerriarena.
Munoaren garrantzia nabaria da, horregatik, eraikina berreskuratu eta gizartearen zerbitzura jarri behar da. Proiektu honen helburua eraikinaren zaharberritzea jasangarritasun ekonomikoarekin integratzea da, betiere eraikinaren gozamen soziala ahaztu gabe, herritarren espazio bizi eta partekatua izaten jarrai dezan.
Proiektu honen helburu nagusia Munoa Jauregia eta Kotxetegiak birgaitzea da, Munoa Parkearen urbanizazioarekin batera, horiek ezagutzara, kulturara, artera eta herritarrengana zabaltzeko. Hori guztia ingurunea berrantolatzeko eta barakaldarraren eta bizkaitarraren ondare industriala erreferente turistiko eta kultural erakargarri gisa balioesteko.
Kokapena
Herritarrentzako onurak
Hiri-ingurunearen kalitatea hobetzea.
Barakaldoren zerbitzura egongo den espazio ireki eta publiko bat sendotzea, berreskuratze integralaren hasieratik eta prozesu osoan zehar.
Lerrokatze estrategikoa
Proiektu hau honako esparru estrategiko hauen helburuekin bat dator:
Espainiako Hiri Agenda
Bultzatu 2050
Garapen Jasangarrirako Helburuak
Nortasun soziala indartzea.
Kultura-turismo baliabide berezi, ebolutibo, eta jasangarri bat eratzea; auzotarren gozamenarekin bateragarria dena.