Egungo larrialdi-klimatiko egoeraren aurrean, beharrezkoa da energia-eraginkortasuna handitzea, bai eta energia-kontsumoa eta gas kutsagarrien eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea ere.
Kontuan hartuta hirietako energia-kontsumoaren ia %50 berokuntza eta hozte sistemetara bideratzen dela, eta horren %80 eraikinetan kontsumitzen dela, eraikuntzaren sektorea funtsezko sektore gisa identifikatu da, beraz, premiaz jardun behar da.
Proiektu honek Barakaldoko eraikin publikoen birgaitze energetikoa planteatzen du, gaur egun esku hartzeko premia handiagoa dutenetatik hasita. Hala, Gorostizako kiroldegiaren zaharberritzea proiektu honen lehentasunezko jardueretako bat da.
Proiektu hau honako esparru estrategiko hauen helburuekin bat dator: