cropped-Logo_BK_AgendaUrbana_blanco_pq-1

Bizikletaren eguneroko
erabilera bultzatzea

Bizikletaren erabilera garraiobide gisa bultzatu nahi du proiektuak, hiriko joan-etorrietarako automobil pribatuaren erabilera murrizteko. Horrela, Barakaldoko kaleetan gas kutsagarrien isurketa murrizten eta zarata-maila jaisten lagunduko da.

Proiektuaren helburu zehatzak hauek dira: bizikleta bidezko mugikortasuna hiriko gainerako garraiobideekin integratzea, bizikleta azpiegitura egokiak garatzea, bizikletaren erabilera sustatzea herritarren artean ohiko garraiobide gisa eta bizikletaren eta beste garraiobide batzuen arteko gatazkak saihesteko eta konpontzeko neurriak proposatzea.

Horretarako, hainbat jarduketa egingo dira, besteak beste, hiriko bidegorrien sarea handitzea edo bizikletak alokatzeko udalaz gaindiko zerbitzu berri bat ezartzea.

Kokapena

Herritarrentzako onurak

  • Hiri-ingurunearen kalitatea hobetzea.
  • Airearen kutsadura murriztea.

Lerrokatze estrategikoa

Proiektu hau honako esparru estrategiko hauen helburuekin bat dator:

Espainiako Hiri Agenda

Bultzatu 2050

Garapen Jasangarrirako Helburuak

  • Zarata-mailak murriztea.
  • Herritar guztiei bizikletarako sarbidea erraztea, garraiobide gisa erabil dezaten.

Ezagutu proiektu estrategiko gehiago

LogosUE
Skip to content