Munoa Jauregia:
kultura eta gizarte erreferentea

Munoa Finka Barakaldoko ondare-altxor nagusietako bat da. Azken mendeetan bere historiaren lekuko izan da, landa-eremutik industriarako trantsizioarena, bai eta gaur egun ezagutzen dugun udalerriarena.


Munoaren garrantzia nabaria da, horregatik, eraikina berreskuratu eta gizartearen zerbitzura jarri behar da. Proiektu honen helburua eraikinaren zaharberritzea jasangarritasun ekonomikoarekin integratzea da, betiere eraikinaren gozamen soziala ahaztu gabe, herritarren espazio bizi eta partekatua izaten jarrai dezan.

Proiektu honen helburu nagusia Munoa Jauregia eta Kotxetegiak birgaitzea da, Munoa Parkearen urbanizazioarekin batera, horiek ezagutzara, kulturara, artera eta herritarrengana zabaltzeko. Hori guztia ingurunea berrantolatzeko eta barakaldarraren eta bizkaitarraren ondare industriala erreferente turistiko eta kultural erakargarri gisa balioesteko.

Kokapena

Herritarrentzako onurak

  • Hiri-ingurunearen kalitatea hobetzea.
  • Barakaldoren zerbitzura egongo den espazio ireki eta publiko bat sendotzea, berreskuratze integralaren hasieratik eta prozesu osoan zehar.

Lerrokatze estrategikoa

Proiektu hau honako esparru estrategiko hauen helburuekin bat dator:

Espainiako Hiri Agenda

Bultzatu 2050

Garapen Jasangarrirako Helburuak

  • Nortasun soziala indartzea.
  • Kultura-turismo baliabide berezi, ebolutibo, eta jasangarri bat eratzea; auzotarren gozamenarekin bateragarria dena.

Ezagutu proiektu estrategiko gehiago

LogosUE
Skip to content
Barakaldorentxokoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.