Barakaldo: Uraren Hiria

Castaños-Galindoko hiri- eta landa-eremuko ibai-ingurunea osorik leheneratzeko proiektua

Diruz lagundutako egitasmoaren datu-administratiboak

Zergatik da garrantzitsua gure ibaia leheneratzea?

Imagen del río CastañosBarakaldo hiru ibaik eta itsasadar batek (Castaños, Galindo, Kadagua eta Nerbioi itsasadarra) inguratzen dute, eta potentzial handia du maila ekologikoan. Hala ere, Nerbioiko itsasadarraren eta Trianoko meategien ondoan egoteak industria-jarduera (siderurgia) asko garatu zuen XX. mendean, eta eragin handia izan zuen ingurune naturalean, batez ere ibaietako ekosistemetan. Ibaiak eta ibai-inguruneak eremu baztertuetara, abandonatuetara eta degradatuetara mugatu ziren. Horrek izugarri aldatu zituen dinamika naturalak eta habitat horien ezaugarri multifuntzionalak galdu ziren. Eragin hori handiagoa izan da garrantzia txikiagoko ibaietan, hala nola Castaños eta Galindo ibaietan.

Castaños ibaiaren jatorrizko trazadura bihurgunetsua zen. Ibaiertzeko basoaren berezko zuhaitz-landaredia zeukan, belarkiz estalitako uholde-eremuak eta sedimentu-metaketadun tarteak, ibai-habitat aberatsa eta multifuntzionala osatuta. Bere ibilbidea 80ko hamarkadan aldatu zen eta gaur egun, landaretza urria duen kanal zuzen bat da; bertako inguruko espazioak urbanizatutako eremuek ordezkatu dituzte.

Egoera horren ondorioz, Barakaldo erresilientzia gutxiko hiria da, eta kalteberagoa klima-aldaketaren aurrean, arazo hauek sortu baitira:

🌳 Biodibertsitatearen galera eta espezie inbaditzaileen kolonizazioa lur eraldatuetan.

🌡Tenperaturaren igoera eta karbono-hustuleku gisa balio eskasa izatea, landaretza gutxitzearen ondorioz.

🏞 Uren kutsadura, iragazki natural gisa funtzionatzen duten jatorrizko hondoak kentzeagatik.

〰️ Kalteberatasun handiagoa uholdeen aurrean

riocastañosriocastaños

Hiria ekosistema artifiziala da, gizakientzat kaltegarria arrazoi hauengatik:

🛣 Zementatutako eta zolatutako kaleak dituzten zoruak zigilatzeak nabarmen handitzen du tenperatura udan, eta lurrean ur gutxiago infiltratzea eragiten du, uholde-arriskua areagotuta.

🏞 Aisialdirako eta lasaitasunerako gune natural gutxi dago.

🔊 Trafikoak eta industria-prozesuek eragindako zarata handitzea.

💨 Airean dauden kutsatzaileen eta partikula esekien presentzia, arnas gaixotasun oso larriak eragiten dituztenak.

Hiri naturalizatuago eta berdeago batek gizakiak partikula kutsatzaileetatik babesten ditu eta jolaserako eta gozamenerako espazioak eratzen ditu.

Proiektuaren hobekuntzak

Ibaia berreskuratuta, hau lor dezakegu:

Zein da proiektuaren jarduera eremua?

Zeintzuk dira proiekturen ekintzak?

Proiektu honek jarraipena ematen dio Barakaldo eraldatzeko prozesuari, klima-aldaketara hobeto egokitutako hiria lortzeko. Hona hemen proiektuaren ekintza-multzoa: