cropped-Logo_BK_AgendaUrbana_blanco_pq-1

Barakaldoko
Hiri Agenda

Barakaldoko bigarren hiri eta gizarte eraldaketa handia egituratzeko, Udalak Hiri Agendaren proiektuaren bigarren fasea abiarazi du.
Hiri Agenda Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuetatik sortutako esparru estrategikoa eta metodologikoa da. Helburu estrategiko zehatz batzuetan oinarritzen da, eta hiri bakoitzak bere egiten ditu, bere lehentasunen eta beharren arabera.
2020an, Barakaldo bere Hiri Agendaren proiektua lantzen hasi zen. Bertan, Espainiako Hiri Agendak (EHA) proposatzen dituen 10 helburu estrategikoekin eta Euskadiko Hiri Agendak (Bultzatu 2050) jasotzen dituen 8 lehentasun estrategikoekin lerrokatu du bere lan-plana.

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Barakaldoko Hiri Agenda Espainiako Hiri Agendaren proiektu pilotu gisa hautatu du, proiektuaren kalitate, berezitasun eta eredugarritasunagatik.


Espainiako Hiri Agendaren helburuak

Lehentasun horiek kontuan hartuta, udalerriaren errealitatea islatzen zuen diagnostiko bat egin zen, erronka nagusiak biltzen zituen formulazio estrategikoko prozesu bat gauzatu zen, eta 50 hiri-proiektu inguru biltzen zituen Ekintza Plan bat diseinatu zen.

Horietatik udalerriarentzat estrategikoak ziren bederatzi proiektu zehaztu ziren.
Orain, Udala Barakaldoko herritarren esku jartzen da jarduera-proposamen zabal batekin: proiektu estrategikoei buruzko informazio-hitzaldiak, proiektuak ezagutzeko tourrak, parte hartzeko tailerrak, etab.

Proiektua herritarrei zabaltzen zaie, Udalean egindako lana kontrastatzeko eta barakaldarren ekarpenekin eta ikuspegiarekin aberasteko.

Hiri Agendaren proiektu estrategikoak

Aurretiazko Ekintza-Plana egin ondoren, ondorengo 11 proiektu estrategiko hauek zehaztu ziren, euren izaera eraldatzaileagatik.


Hiri Agendako dokumentuak

Barakaldoko Hiri Agendaren proiektuari eta hau osatzen duten faseei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, hemen deskargatu ditzakezu dokumentuak.

Tour eta hitzaldiak

Tourrak Barakaldoko auzoetan zehar egin diren ordu eta erdiko ibilaldiak izan dira. Bertan, Hiri Agendak hirian izango duen eragina ezagutu eta 9 proiektu estrategikoak zeintzuk diren jakiteko aukera egon da.

Hitzaldietan proiektu estrategiko bakoitzari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko aukera egon da. Udalerriko toki jakin batetik abiatuta, proiektu bakoitza zertan datzan, zer helburu dituen eta herritarrei zer onura ekarriko dizkien azaldu dira.

Jarduera guztietan Barakaldoko merkatuan kontsumitzeko erosketa bonuak zozketatu dira.

Egindako tour eta hitzaldiak

TOUR

11 de junio | 17:00 - 18:30

Agenda Urbana de Barakaldo

Plaza Pormetxeta

TOUR

11 de junio | 19:00 - 20:30

Agenda Urbana de Barakaldo

Plaza Bide-Onera

TOUR

12 de junio | 10:30 - 12:00

Agenda Urbana de Barakaldo

Plaza Pormetxeta

TOUR

Ekainak 12 | 12:30 - 14:00

Barakaldo Hiri Agenda

Plaza Pormetxeta

CHARLA

15 de junio | 18:30 - 19:15

Pormetxeta: espacio para la innovación

Plaza Pormetxeta

CHARLA

18 de junio | 12:15 - 13:00

Digitalización de los cuidados y reducción de la brecha digital

Centro Cívico Clara Campoamor

TOUR

18 de junio | 17:00 - 18:30

Agenda Urbana de Barakaldo

Balejo kalea 2 (Metro Cruces)

TOUR

18 de junio | 19:00 - 20:30

Agenda Urbana de Barakaldo

Balejo kalea 2 (Metro Cruces)

TOUR

19 de junio | 10:30 - 12:00

Agenda Urbana de Barakaldo

Plaza Bide-Onera

TOUR

Ekainak 19 | 12:30 - 14:00

Barakaldo Hiri Agenda

Bide-Onera Plaza

CHARLA

22 de junio | 18:30 - 19:15

Transformación digital

Plaza Bide-Onera

HITZALDIA

Ekainak 22 | 19:30 - 20:15

Eraldaketa digitala

Bide-Onera Plaza

CHARLA

25 de junio | 11:00 - 11:45

Edificios públicos más eficientes

Polideportivo Gorostiza

TOUR

25 de junio | 12:00 - 13:30

Agenda Urbana de Barakaldo

Polideportivo Gorostiza

CHARLA

28 de junio | 18:30 - 19:15

Palacio Munoa: referente cultural y social

Palacio Munoa

CHARLA

28 de junio | 19:30 - 20:15

Palacio Munoa: referente cultural y social

Palacio Munoa

CHARLA

29 de junio | 19:00 - 19:45

Palacio Munoa: referente cultural y social

Palacio Munoa

LogosUE
Skip to content